Hasiera-Sarrera > Hezkuntza Eskaintza

Hezkuntza Eskaintza

Jesusen Bihotza - Karmeldarrak Ikastetxeak Erabateko Hezkuntza eskaintzen die bere unibertsitate kanpoko mailetako ikasleei.  

Eskaintzen dugun prestakuntza balioetsita dago eta oso emaitza onak lortu ditugu.  Horrez gain, eskaintzen ditugun mailetako ikasleek bizitzari behar bezala aurre egiteko beharrezkoak iruditzen zaizkigun balioak ikasten dituzte.

Horretarako, jarduera asko eskaintzen ditugu (bai osagarriak eta bai eskola kanpokoak ere). Jarduera horien bitartez, gure ikasleek pertsonaren berariazko dimentsio guztiak lantzen dituzte eta egokienak iruditzen zaizkien alorrak garatzen dituzte.   

Jesusen Bihotza- Karmeldarrak Ikastetxeak bere helburuak lortzeko hainbat zerbitzu ezberdin eta berezi eskaintzen ditu, besteak beste: aukerako ikasgai asko, jarduera kulturalak eta kiroletakoak, Pastoraltzako talde eguneratua, ikasleen eskola, hezkuntza eta lanbide orientazioan espezializatuta dauden pertsonak, Cambridge-ko ziurtagiriak lortzeko prestakuntza emateko irakasle natiboak, Musika Eskola ofiziala, berritutako instalazioak...