Jesusen Bihotza Ikastetxea - Karmeldarrak Gasteizen sortu zen 1894an proiektu zehatz batekin: Gizartearen behar bati erantzutea, hots, neskei hezkuntza akademikoa eta morala eskaintzea. Orduz geroztik eta gaur arte- mende bat beranduago-, gure antolakundearen xedeak gizarteari zerbitzua eskaintzeko deiera izaten jarraitzen du. Administrazio publikoek bete ezin ditzaketen beharrak asetzen saiatzen gara. Gaur egun, behartsuenei arreta eskaintzen diegu eta gure ateak irekitzen dizkiegu. Horrela, gizarteratzen laguntzen diegu eta gazteen belaunaldi berriak prestatzen ditugu gizartean modu erantzulean parte hartu dezaten.