Gure Ikastetxearen kudeaketa EFQM Kalitatezko Kudeaketa ereduari jarraiki egiten da. Honek, gure bezeroak kontuan hartzea, langile guztien partaidetza eta prozesukako kudeaketa dakar.
Planteamendu honek Ikastetxearen antolakuntza guztiz aldatzea eragin du. Garai bateko estruktura bertikala, zentralista eta departamentalista atzean utzi eta organigrama horizontal bat ezarri dugu zeinak kudeaketa azkartzen duen, liderrei autonomia ematen dien eta guztion partaidetza hobetzen duen.