Hasiera-Sarrera > Berrikuntza Proiektuak

Berrikuntza Proiektuak

Gure Ikastetxearen ezagugarri nagusi bat duen jarrera berritzailea da.  Zintzoki pentsatzen dugu arrazionalizatutako eta arrazoitutako berrikuntza bat hobekuntzarako tresna ezin hobea dela.

Berrikuntza proiektuak  Pedagogiaren hainbat alorretan egiten dira eta batez ere metodologiarekin eta edukiekin lotuta dauden gaiak lantzera zuzenduta daude (hizkuntzen ikasketa, ingurumeneko gaiak, alor eta eremuen koordinazioa...)  

Ikastetxeko irakasle eta ikasle guztiek parte hartzen dute, gutxienez, berrikuntza proiektu batean. Partaidetza zuzena izan daiteke edota aplikatutako metodologia berrien hartzaile bezala (metodologia guztiak adituekin koordinatzen  eta aztertzen dira).

Noski, Informazioko eta Komunikazioko Teknologia Berriak ere aplikatzen ditugu curriculum-arlo bakoitzaren irakaskuntza eta ikaskuntzan.  Horretarako, hizkuntzak lantzeko bi laborategi ditugu, ikasleentzako bi informatika gela, ordenagailuak haurren ikasgeletan, Teknologia Laborategia, Kimika laborategia, etab.