Gure heziketa estiloa oinarrituta dago VEDRUNA HEZIKETA PROPOSAMENEAN (PEV). Hezkuntza proiektu hau Ebanjelioaren balioetan oinarritzen da eta abiapuntutzat hartzen du JESUS NAZARETEKOA, bere bizitza eta bere mezua.
Gure HEZKUNTZA JARDUERAK:
¥ Bizia sortu behar du
¥ Bizia duina egin behar du
¥ Bizitzarekin konpromisoa hartu behar du.
Pertsonekiko konpromisoa: Pertsonen garapena eta heldutasuna
sustatuz dimentsio guztietan.
Gizartearekiko
konpromisoa : Pertsonen eta herrien artean askatasuna, justizia, bakea eta anaitasuna
sustatuz.
Naturarekiko konpromisoa: Baliabideak zainduz eta partekatuz era osasuntsu eta berdintzailean.
Abiapuntua: JOAQUINA DE VEDRUNA. Bere hezkuntza estiloa ondoren aipatzen diren balioetan oinarritzen da:
¥ Maitasunean, hurbiltasunean, bakuntasunean, ezaguntasunean eta pozean.
¥ Pertsona bakoitza aintzat hartzean
¥ Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza izatean.
¥ Konpromisoarekiko eta elkartasunarekiko duen erantzukizun handian.
¥ Egiten duen lan erantzulean.
Gaur egun, VEDRUNA ikastetxeok, ondoren aipatzen ditugun BALIOAK landu nahi ditugu, izan ere, gure gizartean guztiz beharrezkoak direla uste baitugu:
¥ BIZITZA
¥ ASKATASUNA
¥ JUSTIZIA
¥ BAKEA
¥ ANAITASUNA
¥ BEHINENTASUNA
Eskola Elkarte guztia eginkizun honetan buru belarri aritzen da. Ikastetxean, Pastoraltzako Talde bat dago. Talde honen helburua da, Zuzendaritza Taldearekin batera, Ikastetxean egiten diren pastoraltzako jarduera guztiak sustatzea, animatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.
AZPIMARRATU DITUGUN BALIOEK GURE HEZKUNTZA ESTILOA OSATZEN DUTE ETA ERAGINA DUTE GURE HEZKUNTZA ESKAINTZAREN METODOLOGIAN, EDUKIETAN ETA EGITURETAN. ESKAINTZEN DUGUN HEZIKETA MAITASUNEAN OINARRITUTA DAGO.
BIZITZA da gure Hezkuntza Eskaintzaren ardatz nagusietako bat. Gure asmoa da hiru ikasturte horietan balio hori lantzea, bakoitzean –abardura ezberdinak landuz.
Lema nagusia:
ÒBIZITZEN IKASTEN DUGU ETA ZORIONTSUAK GARAÓ
2006 * 2007 ikasturtea: ÒNire bizitza eraikitzen dutÓ
2007 * 2008 ikasturtea: ÒBeste pertsonekin batera bidezkoagoa den mundu bat eraikitzen dutÓ
2008 * 2009 ikasturtea: Òharmonian eraikitzen duguÓ.