Hasiera-Sarrera > Berrikuntza Proiektuak > Agenda 21

Eskola Agenda 21 gure ikastetxean

2003/2004 ikasturtea

Irakasle klaustroari Eskola Agenda 21-ri buruzko informazioa eman zion CEIDAk. 

 Irakaslez osatutako Batzorde bat eratzen da Eskola Agenda 21 garatzeko. Batzorde horretan, gutxienez,  Hezkuntza etapa bakoitzeko ordezkari bat dago.

Udal Foroak antolatutako bileretan parte hartzen dugu.

2004/2005 IKASTURTEA

Irakaslez osatutako Eskola Agenda 21 Batzordea zabaltzen dugu. Batzorde horretan, gutxienez, Hezkuntza ziklo bakoitzeko ordezkari bat dago.

Udal Foroak antolatutako bileretan eta prestakuntza ikastarotan parte hartzen dugu.

Batzordeak egindako lana aurkezten die Zuzendaritza Taldeari, Irakasleen Klaustroari eta Eskola Kontseiluari.

Ikasleekin jarduera zehatzak egiten dira.

05/06 ikasturterako  prestatutako proiektua  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailari aurkezten zaio. Aukeratutako gaia mugikortasun iraunkorra da eta Ikastetxeko hezkuntza maila ezberdinetan lantzeko egokitzen da.  Proiektuak ikastetxean erabakiak hartzeko ahalmena duten organoen oniritzia jaso zuen.

Nola doa...

2005/2006 IKASTURTEA. udal foroan 12 ikastetxek parte hartu genuen (8.000 ikasle inguru)

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak guk aurkeztutako proiektua onartzen du eta ondorioz, proiektua abian jartzen dugu.

Udal Foroak antolatutako bileretan parte hartzen dugu.

Eskola-Elkarteari (ikasleak, gurasoak, irakasleak) mugikortasunari buruzko proiektua eta Eskolako Agenda 21 aurkezten diegu:

Udalaren eta Ikastetxearen ordezkari nagusienek EA21 garatzeko konpromisoa sinatzen dute.

Ikastetxearen Ingurumen Batzordea sortzen da.

Ekintzen helburuak, adierazleak eta planifikazioak zehazten dira.

Ikastetxeko organoei, Udal Foroari eta Udalbatzari proiektuari buruzko ebaluazioa eta informazioa helarazten zaie.

Ingurumen Batzordea

nortzuk osatzen dute?

¥ Eskola-elkarte guztiaren ordezkariek
¥ Gurasoek
¥ Irakasleek
¥ Irakasle ez diren langileek
¥ Ikasleek

zeintzuk dira batzordearen eginkizunak?

Ikastetxearen diagnostikoa egin jardunbideen lehentasunak definitzeko.

Proiektuaren jarduerak eta emaitzak neurtzeko adierazleak zehaztu.

Proiektua garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini.

Sortu ahala, abian jarri diren proposamen zehatzen jarraipena egin.

Dagokion organoari (erakundeak, eskola-elkartea, beste ikastetxeak...)  jakinarazi egin diren jarduerak eta egindako proposamenak

Udal Foroan parte hartu.

Eta... Nola parte hartu daiteke?

Iraunkortasunaren aldeko hezkuntza ahalbidetzen duten balioak, jarrerak eta ohiturak hartzen lagunduz.

Ikastetxearekin batera lan eginez, partekatutako hezkuntza bat garatuz eta mezu bateratuak igorriz.

Ingurumen Batzordean parte hartuz.

Ikastetxeak egiten dituen proposamenetan parte hartuz eta...familian ÒikastenÓ saiatuz.

Proposatzen diren jardueretan parte hartuz, iradokizunak eta ideiak emanez.

Inguruko iraunkortasunaren aldeko jarrera aktiboa edukiz, elkarteekin lanean arituz, komuna dena baloratuz, gure ondare naturala eta kulturalarekiko adeitsua izanez, ingurugiroaren kudeaketa egoki batean parte hartuz, eta...eta...

Edonork parte hartu dezake ikastetxearen EA21ean. Horretarako jarri harremanetan proiektuaren koordinatzailearekin (Iosu Izuskiza).  
Ongietorria izango zara beti baitago zereginik. 

Argibide gehiagorako jo ondorengo webguneetara:

 

Si estás interesado/a en participar envía un mensaje al coordinador