Europako Kontseiluak sustatutako dokumentu pertsonal bat da. Bertan, hizkuntza bat ikasten dutenek- bai eskolan edo eskolaz kanpo- izandako esperientziak jaso ditzakete baita horiei buruzko gogoeta egin ere.
1- Pertsona guztiak animatzeko hizkuntza gehiago ikasi ditzaten, bakoitza bere gaitasunen arabera, bizitza osoan zehar.
2- Europan mugikortasuna errazteko, hizkuntza mailak modu argian deskribatuz eta mailak berdinduz.
3- Europako herrialde ezberdinetako herritarren arteko ulermena eta tolerantzia errazteko, beste hizkuntza eta kulturak ezagutuz.
Europan herritartasun demokratikoa garatzea. Helburua lortzeko ondorengo ekintzak sustatu behar dira:
Europako herritarren arteko ulermena sakondu.
Hizkuntza eta kultura aniztasuna
babestu eta sustatu.
Hizkuntza gaitasunak eta dagozkien
titulazioak modu argi eta garden batean deskribatu Europan mugikortasuna
errazteko.