Hasiera-Sarrera > Berrikuntza Proiektuak > Ulibarri Proiektua

Normalkuntza Proiektua

PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

Jesusen Bihotza Ikastetxearen hizkuntz proiektuan azaldu dugun bezalaxe,  euskarari dagokionez daukagun helburu nagusia euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da.

Egindako lana izugarria izan da baina ez da nahikoa izan euskararen erabilera sustatzeko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Ulibarri Proiektuari atxikitzea erabaki genuen 2005-2006 ikasturtean.  Horretarako,  normalkuntza proiektu bat aurkeztu dugu datozen 4 urteetarako. Proiektua onartua izan da eta hauexek dira bertan jasotzen diren helburu orokorrak:

HELBURU orokorrak:

á                               Euskara ikastea eta eskola elkarteko  harreman formaletan eta lagun artean erabiltzea.  

á                               Proiektua onartzea eta proiektuarekiko jarrera baikorra adieraztea.  

á                               Euskara eskola barruko eta eskolaz kanpoko jardueretan erabiltzen dela bermatu.  

á                               Ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen sustatu.  

á                                Gure kulturaren ezagutza sustatu, euskara gure kulturaren oinarria den heinean.