2004-2005 ikasturtean gure Ikastetxea C*lula Europa programari atxiki zen Europaren dimentsioa hezkuntzan erein eta lantzeko proiektu berritzailearekin. Programaren xedea da, bere izenak dioen bezalaxe, Europaren ideia Eskolan erein eta lantzea da.
Ikastetxeko departamentu guztiek parte hartzen dute ekimen honetan: ikasleen gurasoak, zuzendaritza, irakasleak eta ikasleen ordezkariak.
C*lula Europa ekimena Europara zabaltzeko daukagun nahiaren isla da. Izan ere, zabalkuntza hori etorkizunerako aukera bat da baita balio demokratikoen aldeko apustua egiten duten hiritar bezala hazteko ere. Hiritar berri horiei esker, aurrera doan ongizate elkarbizitza bat lortuko dugu non herri guztien askatasuna eta identitatea errespetatuko den.
‡ Hiritartasun europarra sortu eta sentsibilizatu
‡ Europari buruzko argibideak eman: Batasunaren prozesua, hizkuntzak, herriak eta estatuak.
‡ Hizkuntza europarrak ikastea sustatu.
‡ Elkartrukeko, kulturako eta gazte proiektuak egin gure eskolaren ezaugarri antzekoak dituzten Europar Batasuneko beste ikastetxeekin.
‡ Europako ospakizunetan, lehiaketetan eta ekimenetan parte hartu.
Egutegi edo agenda batean, maiatzaren 9an, Europako Eguna ikusten dugunean egun horretan zer gertatu zen galdetzen diogu gure buruari eta Europako oso herritar gutxik daki 1950eko maiatzaren 9an Europako Erkidegoa sortu zela.
Egun hori Europaren sinbolo bilakatu da txanpon bakarra, ikurrina eta gorazarrearekin batera. Horiek guztiek Europar Batasunaren identitate politikoa identifikatzen dute.
Europako Eguna ospakizun eguna da baina gogoeta egiteko ere erabili behar dugu. Horregatik, Ikastetxeko ikasle guztiek, Haur Hezkuntzatik hasita Prestakuntza Zikloetaraino, parte hartzen dute maiatzaren 9a ospatzeko egiten diren ekimenetan.
Sariak:
Europa Eskolan Programaren Lehiaketan (2004-2005) gure ikasleek aurkeztu zituzten lau lan sarituak izan ziren.
Euroscola 2006 Lehiaketaren edizioan, 2. DBHko ikasleek Arabako LEHEN SARIA jaso zuten.