´ Ikasgelan garatzeko lan bat prestatu haurrak IDATZITAKO HIZKUNTZARA hurbildu daitezen, ikuspegi KONSTRUKTIBISTAri jarraiki.
Ana Teberosky-k (1996) adierazten duen bezala, ezin da esan irakurketa eta idazketa prozesu periferikoak dakartzaten gaitasunak direla, gehien bat ikustekoak, mugitzekoak eta entzutekoak. Irakurketa eta idazketa askoz ere konplexuagoak eta globalagoak dira.
Irakurtzea eta idaztea komunikazio ekintzak dira eta beraz, ez dira bakarka egiten diren ekintzak non igorlea edota hartzailea soilik dagoen. Irakurtzen duenaren eta norbaitek sortutako testuaren artean ematen diren prozesu elkarreragileak dira baita idazten duenaren eta sortzen ari den testuaren artekoak ere.
Idaztea ez da soilik hitzak eta testuak sortzeko hizki batzuen grafiak egin eta lortzea. Beraz, irakurtzen eta idazten ikasten duenak hainbat GARUN ARIKETA garatu behar ditu, ez bakarrik psikomotrizitatekoak, ikustekoak ala entzutekoak.
Zein da irakurtzen eta idazten ikasteko modurik egokiena?
Ikasten duenak ñhobeto ikasten duî jakin dituen edota ustez jakin dituen ezagutzetan oinarrituta ezagutza bat berreraikitzen duenean eta zentzua hartzen badio ikasten ari denari.
Ikaslea da BERE IKASKUNTZAREN PROTAGONISTA. AURRETIK DITUEN EZAGUTZETAN oinarrituta, bere HIPOTESIAK eginez eta egiazkoak diren ala ez aztertuz, helduaren eredurantz doa, IDATZIZKO HIZKUNTZA BENETAN ERABILTZEKO EGOERETAN.
IKASLEA bere ikaskuntza prozesuaren motorra bilakatzen da.
IRAKASLEAK gidaren papera betetzen du, izan ere, harremanetan jartzen baititu ikasleak aurretik dituen ezagutza eta esperientziak lortu beharreko helburuekin eta eduki berriekin. Irakasleak ikaslearen gaitasun komunikatiboa aberasteko egokiak diren hainbat TESTU EZBERDIN proposatzen ditu.
´ PARTAIDETZA SUTATZEN DUEN METODOLOGIA: Oso garrantzitsua da TALDEKO LANA, gogoeta, ERABAKIAK TALDEAN HARTZEA, etab. sustatzen duten dinamikak egitea LANKIDETZA, ELKARTRUKEA ETA IRITZIAK PARTEKATZEA eta baztertzailea ez den jarrera bat ahalbidetzeko.
BEREN KABUZ IKAS DEZATEN IRAKATSI: Irakasleek ikasleei beren kabuz ikas dezaten teknikak, metodoak eta prozedurak eskaintzen dizkiete. Horri esker, ikasleak autonomoagoak izango dira beren ikaskuntzan.
JOLASA ikasleak motibatzeko eta taldeko harremanak sustatzeko erabiltzen den baliabide bezala aurkezten da.
´ ANIZTASUNARI ARRETA: Gure hezkuntzak kontuan hartzen ditu ikasle bakoitzaren ikasteko erritmo ezberdinak, interesak eta motibazioak.