Hasiera-Sarrera > Berrikuntza Proiektuak > Bizitza Osuntzuaren Alde

Bizitza Osasuntzu baten Alde

Ikastetxean gauzatzen ditugun proiektuek egungo gizartearen beharrei erantzuna eman behar diete gure ikasleak pertsona batek dituen alor guztietan heziz.

Badira txiki txikitatik ikasi daitezkeen neurri osasuntsu batzuk, besteak beste, ariketa fisikoa egitea eta modu egokian elikatzea.  Horiei esker, pertsonaren garapen orekatua lortu daiteke.

Gure inguruan ikerketa bat egin dugu eta ondorio hauek atera ditugu:

á Araban, 6 eta 12 urte bitarteko umeen % 16,2 lodiak dira.

á Geroz eta gazte gehiagok daukate gehiegizko pisua.

á % 4,5 muturreko argaltasuna daukate.  

á Jateko azturak aldatu dira,  

á Geroz eta zabor-jan gehiago jaten dira

á Ez da ariketa fisikorik egiten

Bestalde,  Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, loditasuna izango da XXI. mendeko epidemia horrela jarraitzen badugu.  

Egoera honen aurrean,  gure Ikastetxeak Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei elikadura hezkuntza egoki bat emateko beharra ikusi du. Era beran, senideek ere jateko aztura egokiak har ditzaten ere saiatzen gara.  

Horretarako, hainbat erakundek (Euskal Okindegi Federakuntza eta Bihotz Bizi Bihotz Hodietako Gaixotasunei buruzko Informazioa emateko eta Prebentzioa egiteko Elkartea, besteak beste)  Vital Kutxaren laguntzarekin, ikastetxeentzat prestatu dituzten hiru programa erabiltzen ditugu:

salud@la vida

SALUDALIO izeneko pertsonai baten bitartez, umeek   hazten, jolasten eta ikasten gehien laguntzen dieten elikagaiak ezagutzen dituzte.

Bihotz hodietako gosariak

á Ikasleek hitzaldi bat jasotzen dute non elikadura osasuntsu baten garrantzia azpimarratzen den.

á Ondoren gosaria doan jasotzen dute

á Egunean hamar minutu nahikoak dira bihotzarentzako osasuntsua den gosari on bat hartzeko: esnea, ogia, fruta, hestebeteak eta oliba-olioa.  

Immunitate Sistemaren Joko Handia

HELBURUAK

MAILAK

ANTOLATZAILEA

Ohitura osasuntsuak eta inguru naturala eta soziala ezagutu

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ETA 4. MAILAK

Actimel/Danone

Balioetan oinarritutako hezkuntza

 

 

Hezkuntza proiektuak eta jokoak erakusten dute ohitura osasuntsuak ezinbestekoak direla bakteriak gure gorputzean sartu daitezen saihesteko.  

Irakasleak immunitate sistemaren kontzeptu teorikoak lantzen ditu  eta horri esker, ikasleek immunitate sistemaren ezagutza orokor bat lortuko dute.  

Maila bakoitzari egokituta dagoen jokoari esker, ikasleek immunitate sistemari eta ohitura osasuntsuei buruz dakitena deskubritu eta indartzen dute.

ONDORIOAK

á Osasuntsuagoa da ogitarteko bat edo fruta jatea opil industrialak jatea baino.

á Gosaria eguneko jatordurik garrantzitsuena da.  Ume bat eskolara gosaldu gabe joaten denean ez dauka ikasteko behar duen kontzentrazio nahikoa.  

á Ariketa fisikoari esker loditasuna saihesten da. Umeek  bi ordu eta erdi ematen dituzten telebistaren aurrean, batez beste.